XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tira, ea, esan azkar.

Zuek seinaleak egiten dituzue.

Adele emakume sendoa da, morena.

Hainbeste garbiketaz eta umealdiz Umealdi: embarazo gastatu samarra.

Baina aski ederra da oraindik, aurpegian kemena Kemen: energia ikusten zaio.

Minero baten emaztearen aurpegia du; ez da oso aurpegi sentimentala.

Subofizialeari erantzuten dio.

Hipokresia hutsa ala sinpletasuna? Ezin jakin.

- Seinalea? Zer da hori, seinalea? andreak ez daki ongi frantsesez.

Esan seinalea zer den lehendabizi, eta gero esango dizut bai ala ez.

Haserre esan du hori.

Subofizialeak duda izan beharko zuen.